ogieder-panaderia
OGI EDER enpresa 1973 urtean sortu zen, inguruko okin elkartearekin. Denak okinen semeak izanik, urte askotako esperientziarekin. Landetako lantegian hasi giñen lanean eta denborarekin geure salmenta puntuak irekitzen joan giñen Azpeitia, Azkoitia eta Zumaian.

Egunero saiatzen gara gure ogiak hobetzen, eta horretarako egunero gure oreak lantzen ditugu. Gure bezeroen nahia betetzearren gozogintzako munduan sartzea ere erabaki genuen, gaur egun geure gozogileak ditugularik.

Inguruko lehenak izan giñen aurretik eginiko eta izoztutako ogiarekin lan egiten (gehienbat ostalaritzarentzat), Frida y Fripan produktuen banatzaileak gara.

Azpeitia, Azkoitia, Zumaia, Errezil, Beizama, Urrestilla eta Zestoan saltzen ditugu gure ogi eta gozoki produktuak. Herri hauetan geure okindegiak eta beste hainbat salmenta puntuak ditugu.